12.ASTEA

(23-27/04/2018)
Kaixo berriro!
Asteak oso azkar pasatzen dira eta lan asko ditugu egiteko. Orduan, irakasleak 3 proposamenak egin digu asteari hasiera emateko. Alde batetik , jolas bat egitea, bestetik pelikula bat ikustea edo denbora librea uztea lanak egiteko.  Normala denez, aukeratu genuen proposamena denbora libreena izan zen.
Ordu hau oso baliagarria izan zen didaktikako lanarekin jarraitzeko aukera izan genuelako.


Hurrengo egunean, klase praktikoa denez, urteko programazioari buruzko aurkezpena egiten egon nintzen nire taldearekin.Hor bakoitzak zer esango duen banatu genuen eta aurkezpena nola izango zen pentsatu genuen.


Ostiralean, lehenengo eta behin Ohiane proiektu bidezko heziketari buruzko aurkezpena egin zigun. Pedagogia horrek dio, ikasleak autonomoak, kritikoak eta sortzaileak izan behar direla eta hezitzailea aktiboki entzun behar die.  Beste ideia garrantzitsu bat zen haurrak behatu eta ikasketa egoerak sustatu behar zirela .
Horretarako , helduek izan behar zuten rolak haiek ziren:
  • Haurren interesak antolatu
  • Ikuspegia aberastu
  • Galdera egokiak planteatzen irakastea.
Metodologia honek, konbentzionaletatik bereizten da haurrek gaiak aukeratzen dutelako, programazioa aldatu daitekeelako, akatsak positiboki baloratzen direlako eta prozesuari lehentasuna ematen dietelako.
Bukatzeko, ebaluazio motak adierazi zituen eta hor ebaluazio formatiboa agertu zen. Hau esan nahi du , zeintzuk diren gure indarrak eta ahuleziak  hausnartzen ikasten dugula.

Konklusio moduan, Antzuolako herri eskolari buruz bideo bat ikusi genuen metodología hau azaltzen zuena.




 Onhintze, Alba eta nik aurkezpen bat egin genuen klase guztiaren aurrean urteko programazioari buruz. Behin gaia azalduta, Alaitzek galdetu zigun ea zergatik ez genuela kontatu guk umeekin izandako esperientzia. Guk erantzun genion, baliagarria iruditzen zitzaigula guk egindako modua gure gelakideek helburuak eta ebaluazio irizpideak nola jartzen diren ikasteko.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

3.ASTEA

13.ASTEA

14 ASTEA