11ASTEA

(2018/04/16-20)
Kaixo!
Beste egunen moduan, astea aurkezpen batekin hasi gara. Oraingo honetan, gure  gelakideek didaktika zer den azaltzen saiatu ziren.
Didaktikaren hainbat definizioak zeundela ez nekiela esan behar dut. Hala nola 2 adibide:

  • Hezkuntzaren teknikak eta praktikak aztertu eta garatzen dituen pedagogiaren arlo aplikatua.Pedagogiak emandako teoria eta helburuak jarraitzen ditu.
  • Berariazko komunikazio testuinguruetan garatzen garatzen diren irakaskuntza ikaskuntza prozesuez , arduratzen den zientzia teoriko praktiko eta teknologikoak dira.
Aurkezpenean, didaktikaren motak( orokorrak, berariazkoak, diferentzialak),elementuak,helburuak eta dimentsioak( 8 dimentsio) ikusi genituen.

Hurrengo egunean, Onhintze,Alba eta nik, Alaitzekin hitz egitea erabaki genuen guk egin behar dugun aurkezpenagatik. Gure gaia urteko programazioa da, baina geratzen da gai hori klasean jorratuta dagoela eta guk ez dugu nahi gure gelakideek esandako berdina errepikatzea. Horregatik, irakasleari esan genion, nola egin genezake aurkezpen hori  beste modu batera.
Gai honi buruz, informazio asko daukagu baina ez dakigu nola moldatu ez errepikatzeko eta modu dinamikoan egiteko. Gure sentsaziok ez dira onak izaten eta frustratuta gaude ez dakigulako nola egin. Horregatik, aurkezpena aste bat aztertzea erabaki genuen lan hau ondo prestatzeko.

Ostirala, egun bitxia bizi genuen. Klaseko jende asko falta izan zen eta bakarrik 15 pertsona geunden. Niretzako hobeto izan zen erosoago nengoelako eta talde txikiak nahiago ditudalako. Alaitzek, "La oreja verde de la escuela"ekarri zigun guztion artean irakurtzeko eta ados nago esaten dituen gauzekin.
Liburu hau,proiektu bidezko ikaskuntzari buruz doa eta irakurri genuena asko gustatu zitzaidan.
Bestalde, "documentar la vida de los niños y niñas en la escuela" beste liburu bat aurkeztu zigun, eskolan gertazen dena dokumentatu behar dugulako.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

3.ASTEA

13.ASTEA

14 ASTEA