13.ASTEA

(2-4/05/18)
Kaixo berriro!
Aste motz honetan, bakarrik didaktikako bi klase izan ditugu. Asteazkenean, denbora librea izan genuen lanekin jarraitzeko. Gure kasuan, lan modularra bukatzen aritu ginen eta geneuzkan zalantzak irakasleari galdetu genion. Ordu asko daramagu lan honi denbora eskaintzen baina pixkanaka bukatzen ari gara. Bestalde, unitate didaktikoa prestatzen eta planifikatzen hasi ginen. Lan hau bestea baino errazagoa iruditzen zait jarri behar dugun edukiak, konpetentziak, helburuak lehenago landu ditugulako. Nahiz eta nik unitate didaktikoa ez egin goi mailan egin nuelako, nire taldekideei lagunduko diet lan hau aurrera eramaten.

Ostiralean, hurrengo astetan egingo dugunari buruz hitz egin zigun Alaitzek. Lockzy- ri buruzko bideo bat ikusiko dugu, bi ikasle ez presentzialak etorriko dira klasera aurkezpen bat egitera, bloggaren azkenengo sarrera nola egin...
Beste aldetik, Ana, Haizea eta Itziar metodologiari buruzko aurkezpena egin ziguten. Metodologia hezkuntzako helburuak lortzeko elementu giltzarria da.
Curriculumaren arabera alderdi hauek bereizten dira: Bizitzako arazoak jolasaren eta saiakuntzaren bidez ebazteko, egoera errealak hartu benetako jarduerak, haurra pertsona aktiboa izan behar da, hezitzailea gidari izan behar da.
Metodologia bakoitza eskaintzen duen aukerak hauek dira:

  • Interesguneak: 18 hilabetetik aurrera erabiltzen da norberaren ezagutza eta esperimentazioa lantzen da eta haurraren erritmoa errespetatzen da.
  • Txokoen teknika: Jolas sinbolikoarekin lotuta dago. 2 urtetik aurrera erabiltzen dira eta haurra nahi duen bezala antolatu daiteke.
  • Tailerrak: Gai monografikoak dira eta oso gidatuak dira.12 hilabete aurrera erabiltzen dira.
  • Jolas esperimentala: Jolas heuristiko deritzogu. Honetan, haurrak esperimentatzen dute hezitzailek ematen dienarekin.18 hilabetetik aurrera.
  • Jolas libre: Gehien interesatzen zaien elementuak hautatzen ikasiko du.12 hilabetetik aurrera. 



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

3.ASTEA

14 ASTEA