8. ASTEA


8 astea delarik, unitate didaktikoan sartzen hasi gara. Beraz, proiektuen eta unitate didaktikoaren ezberdintasunak aztertu ditugu fitxa baten bidez. Baita ere, goiz horretan Arrankudiaga eskolari buruz bideo bat ikusi genuen Nekane Otxoarena.

Hurrengo egunean modulu lanarekin jarraitu genuen eta irakaslea lan hori buruz adibide batzuk ipini zigun.Lan horiek oso ondo zeuden beraz horrek esan nahi du, lan hau egitea ez da hain zaila baina ordu asko egon behar gara!

Astea bukatzeko beste aurkezpen bat izan genuen kasu honetan Marta, Andrea, Janire eta Irantzu egindakoa. Hauek curriculuma zer den galderari erantzuna ematen saiatu ziren eta aurkezpena oso argia izan zen. Gustatu zitzaidan guk parte hartzeko dinamika bat egin zutelako eta beraz ez zen hain astuna izan.
Bestalde, curriculumaren definizioa, ezaugarriak, motak,lege garapena, orientabide metodologikoaren printzipioak azaldu zuten.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

3.ASTEA

13.ASTEA

14 ASTEA